Neskatoak - DVD View larger

Neskatoak - DVD

ABRIL OLAETXEA, JON

201601

berria

10,00 € BEZ barne

9 ale geratzen dira

  • Nire haurtzaroan amatxiren kontu eta bizipen anitz aditu nituen etxean, amatxi berari zein aitari. Amatxiren bizipenak ezin izan nituen jaso, haur nintzela hil baitzen. Baina amatxi Micaela bezala dena utzi eta mendiz etorkizun baten bila joan ziren emakumeen testigantzak jaso nahi izan ditut. Ehundaka izan ziren, frankismoaren urterik gogorrenetan, Baztan-Bidasoatik lanera joandako emakumeak. Bertze hainbat tokitatik ere joan ziren, baina mugarekiko hurbiltasunak bereziki eragin zuen gure eskualdean. Batzuk sasoia egitera joaten ziren, uda parteko lana, Ipar Euskal Herriko hotel eta jatetxeetara. Bertze anitz, amatxi bezala, etxe onetara interna modura, urte osorako. Batzuek, handik, Parisera egin zuten saltoa. Ameriketara artzain; Landatara, Iratira edota Alpetara mendi-mutil; edota Ternuara edo itsasora marinel joandako euren anaiak bezala, emakume hauek ere bizimodu gogorra izan zuten. Horien guztien bizipenak eta gerra ondoko emigrazioaren inguruko dokumentala da “Neskatoak”. Egilea: ABRIL OLAETXEA, JON.

Sail honetako beste zenbait aukera: