Xora Jinkoak sortu dutut... eta desegin DVD View larger

Xora Jinkoak sortu dutut... eta desegin DVD

GOYHENEXPE, JEF / RECALT, DOMINIKA

376-0080111818

berria

12,40 € BEZ barne

10 ale geratzen dira

  • Egun guzietako harat honatez aserik, bere ofiziozko perspektibek asperturik, nausiaren eskeintzak ukanik ere, Xiberotar gazte bat idazteari lotzen da suharki. Holaz bere osaba zaharraren xenda edireiten du, Hollywood izeneko bere gisako idazlea; Ameriketan ari izanik, bortuan bizi da ber bera, ermita bezala. Hari arrimatuko da, ber denboran desafio eta miresmena sortuz bi gizonen artean. Gizon gaztearen pozaldiak osabarekiko bisitaldietan daude, bere etxolan aholku bila doalarik, bai eta Nerea bere neska lagunarekin, hau hurruneko bidai luze batetarik Xiberoara itzuli berri baita. Idazketak bere bizian leku gero eta handiagoa hartzen duelarik, gizon gazteak aldaketa ttipi bat nabaritzen du bere inguruan, ulertu gabe haatik urratsez ürrats gizon jantzi beltz batek jarraitzen duela, gau eta egun hari zelatan dabilena. Gizaki misteriotsu horrek emaiten du gainera eragina duela gaztearen inguruko gertakari bitxietan, batez ere bere laneko nausia eta haren familia hunkituko dituenetan. Gizon gaztea ez da batere hortaz enteratzen, baina Nerea bere neska laguna gertatzen ari denaz jabetzen hasten da. Nor da gizon jantzi beltza ? Idazle gaztearen irudimenean sortua, edo haren osabarenean ? Edo beste zerbait ote litake ? Gaztearen kontzientziak zorroztu behar duke presentzia honi aurre egiteko, erantzunak berak lortzeko… Egilea: GOYHENEXPE, JEF / RECALT, DOMINIKA.

Sail honetako beste zenbait aukera: