Dublindarrak View larger

Dublindarrak

James Joice

978-84-9868-689-0

2000. urteko Euskadi Sariaren irabazlea, Itzulpen arloan

More details

17,90 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  •  Egilea: James Joice

    Itzulpena: Irene Aldasoro

    Deskribapena:

    Dublindarrak ez da ipuin-bilduma soila, hamabost ipuin soltez osatua; batasuna duen liburua baizik. Ipuinak ez dira hiriko estanpa edo hiritarren karikatura batzuk: azaleko itxuraren atzean karga sinboliko itzela duten istorioak dira. Kontakizun bakoitza besteen osagarri eta aberasgarri da.

    Batek beste batean oihartzun egiten du. Hasieratik amaieraraino irakurri eta gero, nabarmen ageri da liburuaren osotasuna eta zatiek elkarrekin duten harremana. Ordena kronologiko bat ere jarraitzen dute kontakizunek: haurtzaroko istorioak, nerabezarokoak, heldu arokoak eta Dublingo bizitza publikokoak. Dublindarrak liburuan dago Hiria, kontakizunen euskarri eta magal, bere izen propio eta guzti. Eta, hirian, hiritarrak, horiek ere beren izen propioekin. Gizarte oso bat. Hain zuzen ere, Joycek salatu nahi zuen gizarte indargabetu, paralizatu eta ohiturei lotu huraxe.