Eguzkipekoak View larger

Eguzkipekoak

Sastre Pablo

978-84-95589-72-9

berria

18,00 € BEZ barne

10 ale geratzen dira

  • Eguzkipekoak ez da autoreak irakurritako liburuen iruzkin bat. Irakurketa bilduma bat baino zerbait gehiago da. Gu denon bizitzaren parte diren besteen bizitzaz osatua dago. Autorearen lagunak dira. Liburuak irakurriz egin dituen lagunak. Lagun hauetako gehienak inoiz erre, inoiz gozarazi zituen eguzkia bezain errealak; beste batzuk, berriz, fikziozkoak dira; hainbatek noski, errealitatetik zerbait, eta fikziotik beste zerbait dute. Liburu honen xarma, sorkuntzaren gaineko sorkuntzan dago; inork asmatu eta liburu batean jarri zuen pertsonaia hori edo bere bizitza kontatzeko lana hartu duen pertsona hori oinarri hartu eta beste zerbait eraikitzean. Agertzen den jendea gu bezalakoa da, kaleko jendea, hainbat kaletako jende, eguzkipean dabilena edo ibili dena. Orain arte Pablo Sastreren lagunak; gaurtik aurrera, gureak ere bai.

    Egilea: Sastre Pablo.

Sail honetako beste zenbait aukera: