Nork hil du Andoni Egaña Komikia View larger

Nork hil du Andoni Egaña Komikia

Paya, Xabi / Gallego Patxi (IL.)

977-1137248610

berria

12,00 € BEZ barne

4 ale geratzen dira

  • Nobela beltza da Nork, zehazki, komedia ironikotik abiatzen den nobela beltza. Nork hil du Andoni Egaña? Horixe da sortzaileek irudikatu dituzten lau detektibe arketipikoak argitu beharko duten misterioa. Gidoigintzan trebatutako Payak suspentsearen maisuaren irakaspenetatik edan du, eta hilketa bera McGuffin bat dela argitu du prentsaurrekoan. Baina trikimaluak, irudi guztietan agertzen diren elementuak bezala, badu bere funtsa. Hain zuzen, urteekin hautemandako kezka bat arintzen laguntzea. Bertsolariak dioenez, bertsolaritza udalekuetan eman dituen urteetan Euskal Herriko gazteak iruditeri partekatuan topo egin ahal izateko nazioarteko pertsonaietara jotzeko duten erraztasunak kezkatzen du. Horregatik, zer hobeto euskal kulturan igeri bizi diren pertsonak pertsonaia bihurtzea baino? Dena den, eta inork kexarik izan ez badu ere, argi utzi nahi dute sortzaileek eta aho batez esan dute: “Inor ez iraintzen saiatu gara, eta norbait irainduta sentitzen bada, aldez aurretik barkamena eskatzen dugu”. Egilea: Paya, Xabi / Gallego Patxi (IL.).

Sail honetako beste zenbait aukera: