Printze txikia View larger

Printze txikia

SAINT-EXUPERY, ANTOINE DE

978-84-8331-749-5

berria

12,25 € BEZ barne

9 ale geratzen dira

  • Abenturak alde batera utzirik, liburu honek bakardadea eta adiskidetasunari buruzko hausnarketa pausatu eta poetikoa eskaintzen digu; haztearekin batera, haurtasuna bertan behera ez uztea proposatzen digu, baldin eta haurtasuna galderekin, irudimenarekin, xalotasunarekin, benetakotasunarekin lotzen bada. Horregatik guztiagatik, haurrentzat baino gehiago, helduentzat idatzi den haur baten historia irudi dezake, edota haurrek helduekin batera irakur dezaketena. Bestalde, jakitunek Saint-Exupéryren alter egoa ikusi uste izan dute bai narratzailearengan bai, batik bat, Printze txikiarengan; halaber, arrosa emaztearekin identifikatu dute, eta badirudi egileak hari eskaini nahi izan ziola Printze txikiaren bigarren partea, baina asmo hori hutsean geratu zen, zeren, Frantzia menderatuak eta hegazkinekiko grinak hartaraturik, pilotu idazleak azken hegaldi bat egin baitzuen Grenoble eta Annecy-ko eskualdeak fotografiatzeko (1944-VII-31). Ez Saint-Exupéryren hegazkina ez gorpua, printze txikiarena bezalaxe, ez ziren lur gainean agertu. Egilea: SAINT-EXUPERY, ANTOINE DE.

Sail honetako beste zenbait aukera:

Customers who bought this product also bought: