Tximeleta-belarriak View larger

Tximeleta-belarriak

Aguilar, Luisa; Neves, Andre

978-84-7681-582-3

berria

13,00 € BEZ barne

9 ale geratzen dira

  • Belarri handiak edo ile zail eta bihurria izatea, altua edo txikia izatea edo potzoloa edo argala... Ezaugarri ñimiñoena ere burla eta hista iturri izan daiteke umeen artean. Horregatik honelako liburu bat behar da, denei erakusten diena, iseka jasaten dutenei zein iseka-egileei, jokabide hori gaitzesteko modukoa dela. Besteen burlak jasan beharrean egoten direnei, bereziki, mezu hau ematen die ipuinak: beste batzuentzat iseka eta irain egiteko arrazoi den horri beste begi batzuekin begiratu behar diogula. Gure berezitasunak ez baitira akats, parerik ez duten pertsona berezi egiten gaituzten ezaugarri baizik. Desberdintasuna aitortuz eta ontzat hartuz, indartsuagoak egiten garelako; geure burua garen bezalakoak onartuz, geure nortasuna sendotzen dugulako. Lehenbiziko pausoa da hori nork bere buruaz irri egiten ikasteko... Luisa Aguilarrek gai horrekiko sentiberatasun handia erakusten du testu erraz baina indar literarioz bete honetan. Ipuinak forma, kolore, emozio eta sentimendu mundu batera darama irakurlea. Maddik, amaren esana gogoan –bizitzan ama du erreferentzia nagusi–, banan-banan erantzuten die beste haurren esamesa eta trufei: besteentzat akatsa den hori abantaila eta zortea da Maddirentzat.

Sail honetako beste zenbait aukera:

Customers who bought this product also bought: