ERABILERA-BALDINTZAK

KARRIKIRIk webgune honetan eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak zein baldintzatan eskaintzen dituen irakur dezakezu hemen. Webgunearen Erabilera Baldintzak dira, eta gunean sartzerakoan onartzen dituzu.


Baldintzen onarpena

Webgune honetan sartzeak esan nahi du momentuan agertzen diren Erabilera Baldintzak ezagutu, ulertu eta onartu egiten dituzula. Baldintzak aldatu egin daitezke, unean-unean dagoen legezko arautegiaren arabera. Hori dela eta, webgunera sartzen zaren bakoitzean haiek kontsultatzea eta gure Pribazitate Politika bisitatzea gomendatzen dizugu.

Gunearen helburua. Erantzukizunen baztertzea

Webgune honen bitartez, gure zerbitzuen eta produktuen eskaintza edo komertzializazioaren informazioa ematen dugu. Erabiltzaileak ikus dezakeen bezala ematen da informazioa, eta KARRIKIRIk ez du erantzukizunik hartuko egoera hauengatik sortutako kalteetan:

- Eskaintzen diren informazio, zerbitzu edota produktuak ez azaltzea, gaizki edo zahartuta egotea edota webgune honetako edo honekin lotuta egon daitezkeen beste batzuen zati bati edo gune osoari atzitzerakoan akatsak egotea.

- Webgune hau edo hemendik atzitu daitezkeen beste batzuk erabiltzeagatik gertatutako informazio galerak edo ekipoen kalteak.

Webgunearen erabilera

Webgunera sartzen zaren unean, haren erabilera zure erantzukizuna dela jakitun zara. Onartzen duzu webgune honetako edukiak ez dituzula erabiliko bidegabekeria baterako edo ordena publikoaren aurka. Bestalde, zure erabilera pertsonalerako ez bada, webgune honetako edukiak ez lortzeko, ez ugaltzeko, ez zabaltzeko eta irabaziak ez ateratzeko konpromisoa hartzen duzu.

Jabetza intelektualaren eskubideak

Webgunean sartzeak ez du esan nahi markan, izen komertzialetan edota zeinu bereizgarrietan eskubiderik duzunik, hau da, datu horiek KARRIKIRIren edo besteren jabetzakoak direla baizik. Halaber, webguneko edukietan inolako momentutan ez duzu ustiapen eskubiderik edukiko, haien jabetza intelektuala gure enpresarena edo beste batzuena izango baita.