Garratz eta Mingotsekin Trebiñun (CD+DVD) View larger

Garratz eta Mingotsekin Trebiñun (CD+DVD)

PIRRITX, PORROTX ETA MARI MOTOTS

84-20524200205

berria

15,00 € BEZ barne

10 ale geratzen dira

  • Argantzon Ikastolak, Trebiñun euskaraz ikasteko eskaintza bakarrak, etengabeko ahalegina egin behar du eguneroko lana finantzatzeko. Izan ere, familia, irakasle eta gizabanakoei esker dirau bizirik, eta urtean zehar zenbait ekimen antolatu behar izaten dira xede horretarako. Ahalegin horren ildoan sortu da, hain zuzen, CD/DVD hau. Bonberenea Ekintzak-en eskutik, Euskal Herriko hainbat txokotako artistak bildu dira, eta, eskuzabaltasun osoz, ahotsa, musika eta irudia jarri dizkiete ikastolari zein trebiñuarrei. Hemen duzu emaitza: alde batetik, 8 abestiz osaturiko CDa; eta, bestetik, erreportaje bat, bideoklip bat… dakartzan DVDa. Rockeroak eta pailazoak, sentitu, pentsatu eta ekin! denak elkarrekin! CDko kantak Joseba Ponce “Garratz” (Dut, Kuraia, Zenbatak) eta Karlos Osinaga “Mingots” (Lisabö) musikariek konposatu eta jo dituzte. Euskal rock musikaren bi erreferente hauekin batera, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoek hartu dute parte, abestiei ahotsa jarriz. Elkarlan bitxi bezain interesgarri honetan, Imanol Ubeda “Narrats”-ek ere (Deabruak Teilatuetan, Bide Ertzean) egin du abesti bat. Musikariok sortutako kantuez gain, Imanol Urbietaren “Alavatik Arabara”-ren bertsioa ere aurkituko dugu. Bestalde, hainbat lagunek kolaboratu dute diskoan: Mikel Abrego (bateria), Mikel Zelaia “Mirri” (haizeak), Joseba Irazoki, Juantxo Arakama “Sofanbeltz”, Natalia Garmendia…Abestien hitzak ikastolako irakasle eta gurasoek zein bertsolari eta idazle zenbaitek egin dituzte. Karlos Osinaga “Mingots”-ek berak grabatu eta nahastu du guztia, Tolosako Bonberenean. Sortu dena harribitxi bat da, haur nahiz heldu dantzan jarriko dituena, apurtzailea, freskoa. 8 hit biltzen dituen lan gazia, eta goxoa. DVDan, berriz, Isa Fernandez de Agirrek (Katxiporreta) egindako erreportajea dago ikusgai: "Aupa Argantzon Ikastola!!". Oraingo honetan, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoek abentura dibertigarria biziko dute Trebiñuko lurralde eta historian barna. Mapan agertzen den hori laku bat delakoan, bainujantzi eta guzti abiatuko dira Panpoxa furgonetan; baina, bertan, sorpresa ederra hartuko dute! Trebiñuarrak ezagutuko dituzte, eta, halaber, Argantzon Ikastola. Erreportajeaz aparte, beste 3 bideo ere biltzen ditu DVDak: “Irria” kantaren bideoklipa, making off-a eta kredituak laguntzeko hanka-sartzeen bildumatxoa. Diseinua Joseba Ponce “Garratz”-ek egin du, koloretsua eta ganberroa, barruan dakartzan abesti eta istorioen parekoa. Bere osotasunean, zinez lan txiribila!

Sail honetako beste zenbait aukera: