Arrantzan Pirritx eta Porrotx View larger

Arrantzan Pirritx eta Porrotx

Murua Mitxel

978-84-9783-181-9

berria

8,75 € BEZ barne

  • Begien bistakoa da familiaren egitura aldatuz doala gure gizartean. Familiak aldaketa sakonak ezagutu ditu, eta familia tradizionalen ondoan, odolezko harremanetan oinarritutako familien ondoan, era askotako familiak eta familia harremanak daude gaur egun gure inguruan: adopzioan hartutako haurrak dituztenak, edo harreran hartutako seme-alabak dituztenak, homosexualen seme-alabak, gurasoak apartatuta dituzten umeak, etab… Eta denak dira familiak, denak dira etxekoak, maitasunak lotzen baititu guztiak, eta guk uste osoa dugu maitasuna dela familiaren funts, ardatz eta oinarri. Familia-egituraren dibertsitate hori gure eguneroko bizitzaren parte da; haurrak jabetzen dira familia-harremanen aniztasunaz, eta naturaltasun osoz onartu eta bere egiten dute. Familia-harremanen dibertsitatea izan dute bi ipuin hauek inspirazio-iturri. Hala, Pirritx eta Porrotx arrantzan ipuinean, Pirritxek eta Porrotxek Li haur txinatarrarekin topo egin dute, eta hark bere eta bere bi familien historia polit eta zirraragarria kontatu die. Bizitzan pena merezi duten gauza asko aurkituko ditu irakurleak liburu hauetan: maitasuna eta adiskidetasuna, adibidez, edo umorea eta historia interesgarriak. Izan ere, bizitza tristea litzateke, zinez, maitasunik, adiskidetasunik, umorerik eta… ipuinik gabe.

Sail honetako beste zenbait aukera: