Pareko! JOLASA 6 urtetik aurrera View larger

Pareko! JOLASA 6 urtetik aurrera

TXATXILIPURDI

84-35226163888

berria

12,95 € BEZ barne

8 ale geratzen dira

  • 6 urtetik gorako jokalarientzat eta 2-8 lagunen artean jokatzeko mahai jolas dibertigarri eta sortzailea da Pareko. Beste behin gure egunerokotasunean antzemandako beharretatik abiatuta sortu dugu mahai jolasa. Haur eta gazteekin euskaraz gozatzea da gure lanaren oinarria eta honetarako euskara eta gozamena uztartzen dituzten jolasei adi egoteaz gain gure proiektu propioak sortzeko apustua ere egiten dugu. Orain arte Munduko jolasen bilduma, Salam malekun, Bila eta pila, Sua! , KaleKantoi,… jolasak argitaratu ditugu. Marrazkietan eta hizkuntzan oinarritzen da Pareko eta 6 urtetik aurrerako jokalarientzat sortu dugu. Jolasteko, irakurtzen jakitea beharrezkoa da, baina erabili ditugun esaldiak oso sinpleak direnez ikasten dabiltzan txikienek ere jolasteko modukoa dela uste dugu, beti ere beraien ezaugarrietara moldatuta. Hiru jolas maila ezberdindu ditugu, eta jokalari talde bakoitzak erabaki beharko du zein mailatan jolastuko duen. Egilea: TXATXILIPURDI.

Sail honetako beste zenbait aukera:

Customers who bought this product also bought: