Urkatua View larger

Urkatua

E. H. IKASTOLAK

843-0145150087

berria

20,75 € BEZ barne

9 ale geratzen dira

  • Arau soileko jokoa: Galdera? erantzuneko jokoa, oinarrizkoa. Jokoaren helburua beste jokalariak aukeratutako hitza asmatzea da, hitz hori osatzen duten letrak igarriz. Euskaraz zein ingelesez jolasteko. Jokalari bakoitzak zortzi letratako hitza pentsatuko du eta letraz letra osatuko du, euskarriaren goialdean horretarako dagoen tokian jarriko du, eskuinetik ezkerrera, eta jartzen duenari begira, norberari begira, beste jokalariak ikus ez dezan. Jokalari bakoitzak beste jokalariak aukeratutako hitzak zer letra izan ditzakeen pentsatu beharko du eta letra horiez galdetu. Igartzen ez badu, urkatuaren irudian posizio bat mugituko du. Urkatuaren irudia bederatzi pausotan osatzen da. Irudi osoa agertzen ikusten duzunean galduta zaude! Jolasteko ohiko eratik aparte, beste proposamen batzuk eskaintzen ditugu argibideetan: Bi euskarri, Hasten da, hasten da…, Nahaste? Borrastea, Irudiak idazten, Hitza, jolas, Arauak adosten, Ingelesez jolasten. Joko honek hainbat oinarrizko konpetentzia garatzen lagunduko die neska?mutilei: -gozatzen eta arazoei aurre egiten -parte hartzen, arauak errespetatzen -tresnak erabiltzen, mugimenduak koordinatzen -galderak egiten, arretaz entzuten -ordenatzen eta inferitzen 

Sail honetako beste zenbait aukera:

Customers who bought this product also bought: