Aurrez aurre CD View larger

Aurrez aurre CD

AIKO

843-6039065741

berria

12,00 € BEZ barne

10 ale geratzen dira

  • 2007an, Jautzi dantzen inguruko ikastaro monografiko baten inguruan ezagutu zituen Claude Iruretagoyenak (Maritzuli Konpainiako zuzendariak) Aiko taldea, bere musika eta dantzarako musika tradizionala ulertzeko duen modua. 2008ko udaberrian, Aikori proposatu zion Claudek "Aurrez aurre" izeneko bere ikuskizunerako musika sortzea eta grabatzea. Elkarte biak bat datoz planteamendu askotan: dantza tradizionalaren muinera bueltatzeko beharrizana ikustean, tradizioa bizirik dagoela ulertzeko moduan, musika eta koreografiaren arteko harremanari garrantzia ematean… Enkarguaren erronkak abian jarri zuen taldearen sortze-makineria, eta hala, egite prozesu gogorraren ostean, Claude Iruretagoyena eta bere seme Jonen aginduak jarraituz, ikuskizunaren soinu-banda prest egon zen "Aurrez aurre"ren 2009ko martxoaren 21eko estreinaldirako.

Sail honetako beste zenbait aukera: