Era CD View larger

Era CD

Zea Mays

843-6039066519

berria

12,00 € BEZ barne

10 ale geratzen dira

  • ISBN : 843-6039066519
    EDERTASUNA JOSTEKO ERA Zarata handirik atera gabe hasi ziren gure belarriak laztantzen, eta halaxe joan dira apurka-apurka, kontzerturik kontzertu, diskarik diska, lilura iragankorrei ihes eginez beti, eraikin sendoenak eraikitzen diren ERAn eraikiz beren lana. Sendotasun horretan zerikusia du Aioraren ahots indartsu eta sarkorrak, sekulako lagun-musikari hirukote sendoak lagunduta. Hariok josiz sortu duten lana ederra izan behar, ezinbestez ia. Zentzu horretan Zea Mayesen lan hau musikari lagun koadrila on baten gaitasunaren erakusle dugu. Denborak gauzak bere lekuan jartzen dituela esaten da, eta gure belarrien mesederako, horixe izan da ZEA MAYSekin egin duena. Zaila da seigarren lana aurkezten duen talde bati buruz ezer berririk aipatzea baina, talde handiak, harritzeko eta hunkitzeko ahalmena galtzen ez dutelako dira handiak, besteak beste. Horrelakoxe kasu bati buruz ari naiz zalantza izpirik gabe. ERA, melodia, indarra eta emozioen uztarketa ezin hobea da. Oraingo honetan kantu zuzenen aldeko apustua egin du taldeak. Aurreko lanetan eraikitzen zituzten garapen harmoniko eta biziei muzinik egin gabe, kantu zuzenak aukeratu dituzte langai, ekaitzaren erdian lurra jotzen duen tximistaren eragingarritasunarekin. Emaitzak ezohiko freskotasuna du. Urteak errepidean daramatzan lan talde baten jakinduria eta hasi berriaren irekidura uztartuz osatutako “Cocktail” erakargarria da Zea Maysen hau. ñabardurez josita dago ERA. Aioraren joko melodiko zirraragarriak ”Zure pozoidura jarraibideak”, zaplazteko gozo eta zuzenak “Nire huts gorena”, stonersoundaren kabartasuna “Isolatutako uhartean” edo atmosfera industrialak “Gorputz pentsamendu huts”, Kasabian, Strokes edo Interpol bezalako taldeen zantzuak eta zuk zeuk, entzule hori, topatuko duzun beste hamaika detaile fin eta landu dago lan honetan.

Sail honetako beste zenbait aukera: