Hezur azpian CD View larger

Hezur azpian CD

MAITE LARBURU

84-36010369080

berria

12,80 € BEZ barne

10 ale geratzen dira

  • Musikari ogibidea dela-eta Larburuk nomadatzat du bere burua, baina disko hau oso lotuta dago jaioterrira itzultzearekin. Horren seinale da abesti guztiak euskaraz izateko hautua, Neighborren gaztelaniaz eta ingelesez ere abesteko zuen ohitura bazter utzita. Bidaia ageri da diskoko lehen abestian eta itzuleraren ideia irudikatzen duen ibaiaren inguruko kantuak ixten du lana. Ibaiaren metaforak balio du disko honetako hainbat abesti azaltzeko ere. Kortserik eta egitura zurrunik gabeko abestiak dira, sarri entzuleak jasotzen duen sentsazioa da hitzek egiten diotela bultza melodiari, aurreikusi ezin daitezkeen bideetatik eramanez abestiak, tarteka geldo eta bare, tarteka abiada biziagoa hartuz bihurgune artean. Alferrikakoa da etiketak jartzea edo estilo zehatzak aipatzea, Laburuk bere estilo propioa du, nahastezina. Bertan murgil egin eta bere burua eramaten uztea baino ez zaio geratzen entzuleari. Larbururen egile nortasun bakanaren egiaztagiriak aurkituko ditu nonahi: bere ahotsaren eta kantatzeko moduaren adierazkortasuna eta naturaltasuna, eta munduarekiko begirada propio hori, sentsibilitatea, umorea, samurtasuna, izaera jolastia eta aldarrikapena dosi perfektuetan nahasten dituzten hitz zoragarrietan islatzen dena. Egilea: MAITE LARBURU.

Sail honetako beste zenbait aukera: