Berria Nire begiak - CD View larger

Nire begiak - CD

IGOR ARZUAGA

84-36010365242

berria

12,00 € BEZ barne

10 ale geratzen dira

  • Isilik nagoenean, isiltasunaren jarrera adoptatzen edo adaptatzen dudanean, nire abestiak izatera helduko diren melodiak entzuten ditut. Gainera, ez dira edonon sortutako doinuak izaten. Orduan, halakoetan, doinu horien jatorrira abiatzen naiz bidaian, eta han aurkitzen ditudan paisaia miragarriei, aholku lagungarriei edo emozio xumeei, sentimendu zintzoei alegia, erreferentzia egiten diete nire letrek. Pianoa eduki dut lagun abentura honetan. Nire bizitzan bada goizeko hiruretan esnatzen nauen indar ikusezin bat; nik iturria deitzen diot eta izar artean sentitzen ditut harmonia horien notak... Benetan, zoriontsu bilakatu nau sortze prozesu honek eta bederatzi abestiotan, kolore horien testurak dakarzkit, eskuez laztandu dezagun indigoa eta sudurrarekin gaua, eta bai, “dezagun” diot, prozesu honetan zehar nirekin egon baitzara inolaz ere. Orain… pianoa jotzera noa. Egilea: IGOR ARZUAGA.

Sail honetako beste zenbait aukera: