Berria SF 78 gogoan! Inpunitateari stop CD View larger

SF 78 gogoan! Inpunitateari stop CD

FERMIN BALENCIA + ALTXATU + LA CHULA POTRA + LEIHOTIKAN + SOFOKAOS + BALERDI BALERDI + EL DROGAS + STREET WISE + LOS DEL RAYO + IRUÑA SOVIET BAND

84-3620187551

berria

13,00 € BEZ barne

10 ale geratzen dira

  • SANFERMINES 78 GOGOAN 40 URTE (MUSIKA BITARTEZ GERMAN RODRIGUEZI OMENALDIA) Joan den 2017ko udazkenean pertsona talde bati eta GOR diskoetxeko jendeari otu zitzaigun 1978ko sanferminetako gertaeren 40. urtemuga ospatzeko ekarpen bat egitea, alegia, kantu bilduma bat gure zigilu edo Sanfermines 78 Gogoan! ekimenarengandik hurbil dauden egile eta talde batzuek sorturikoa. Asmo horri jarraikiz, zenbait talde eta bakarlari ari gara koordinatzen, beren musika eta testuekin, 1978ko uztaileko gertaeretatik berrogei urteko ibilbide luze honetan sentitu zena, sentitu dena eta orain gure baitan sentitzen ari garena irudikatuko baitute. Bidenabar, eta hori da lan honetako helburuetako bat, zenbait belaunaldi elkarrekin lotuko ditugu: orduko musika munduko artistak oraingo musika artista gazteekin. Eta, orobat, German Rodriguezen figura eta 1978ko sanferminetako gertaeren berri emanen diegu belaunaldi berriei: nola gertatu zen eta gure hiriarendako zer ekarri zuen –eta ondoren zer ekarri duen-. Egilea: FERMIN BALENCIA + ALTXATU + LA CHULA POTRA + LEIHOTIKAN + SOFOKAOS + BALERDI BALERDI + EL DROGAS + STREET WISE + LOS DEL RAYO + IRUÑA SOVIET BAND.

Sail honetako beste zenbait aukera: