Denbora aleak View larger

Denbora aleak

Linazasoro, Karlos

978-84-7681-455-0

berria

11,85 € BEZ barne

10 ale geratzen dira

  • Denboraren esentzia atzeman guran bidaia eder bezain hunkigarriaren aztarrenak markatu dizkigu Karlos Linazasorok Denbora aleak honetan. Bidaia poesiaren hegaletan burutu du, eta poesia, gutxiengo beti bitxi baten irla ezkutu beti bitxia izaki, ez da kasu honetan ere asko zabalduko, gutxik irakurriko dute, are gutxiagok aipatuko; mereziko luke, baina, zabaltzea, irakurria izatea, aipatzea eta ezagun izatea, funts-funtsean denon betiko eta sakon-sakoneko kezkez eta beldurrez ari zaigulako: gure muga iragankorrez. Iragankorrak gara, izan ere, aldi baterakoak, mugatuak. Beharrezkoa al da ostera aipatzea inork aipatu nahi ez duena? Beharrezkoa al da aipatzea gure denbora mugatua dela eta, zerbait gehiago izatekotan, denbora handiago baten zati baino ez dela? Liburu honen egileak beharrezko du hausnarra, gutxien-gutxienik bi elementu dakusala: batetik, natura eta bere denbora; bestetik, gure kontzientzia eta bere denbora-mugak. Egilea: Linazasoro, Karlos.

Sail honetako beste zenbait aukera: