Gainontzekoa, kontuak dira View larger

Gainontzekoa, kontuak dira

Caballero Iribarren, Karmelo

978-84-7568-898-5

berria

8,40 € BEZ barne

10 ale geratzen dira

  • Karmelo C. Iribarrenen poema batzuen euskal itzulpena agertu da Gainontzekoa, kontuak dira izenburupean. C. horrek misterio punttu bat ematen dion idazle honen olerkietan atentzioa ematen duen lehengo gauza poemen biluztasuna da. Elementu erretorikoak alde batera utzita, gertaerak eta sentimenduak beren hartan azaltzen ditu, hitzen atzean izkutuan (askoren poesian hitzak berak dira kartzelari) gera ez daitezen. Errealitaterik hurbilen eta arruntenetik anekdotek osatzen dituzte poema itxuraz sinple hauek, baina ezin defini dezakedan halako indar batez horniturik, giza-kondizioaren azalpen gardena emateko gauza dira. Irabazleen neurriko mundu ikusgarri batean, bestelako ikuspuntua eskaintzen dute, irabazleen taldean inoiz egongo ez direla dakitenen ikuspuntu etsitua, alegia. Esaldi batean labur liteke jarrera hau, Iribarrenek esaten duen beste bat zertxobait aldatuta: hogei urterekin mundua jateko prest zaudela ematen du; berrogeirekin nahikoa duzu munduak zu jaten ez bazaitu. Sentimendu honen inguruan bildutako poemak dira, non berriro frogatzen baitzaigu poesia genero marginatua ez ezik, gehienetan literaturan marginatuen generoa ere, salbuespenak salbuespen, salmenta zerrendetan inoiz agertuko ez diren horiena, badela. Egilea: Caballero Iribarren, Karmelo.

Sail honetako beste zenbait aukera: