Glosak - Esana zetorrenaz View larger

Glosak - Esana zetorrenaz

Irastortza, Tere

978-84-7681-374-4

berria

13,20 € BEZ barne

10 ale geratzen dira

  • Erromantizismoaz geroztik idazleak adierazkortasunera jo du. Idazleek propioagotzat, literarioagotzat hartu dute bere buruaren espresio pertsonala jotzen zutena, irakurlearengana hurbiltzeko bideak jorratzeko ahalegina baino. Bere nia biderkatzeko lanetan ahaztu egin ohi dute irakurlea, eta errepikatu egin dute nia biderkatzearen baliabidea. Beste zenbait jenerotan horrelakorik nabarmendu bada, are eta gehiago poesian, non, askotan, idazleak, aurrekoen eta bere testuen aipamena bere nortasunaren agerpenerako aitzakia huts bezala erabili izan duen. Sare, loturaren konszientzia eten egin dela esan genezake. Baita hausturarena ere.
    Liburu hau, espreski, beste planteamendu formal batetik hasten da. GLOSAtzailearena da hitza hartzen duenaren pertsonalitatea. GLOSA hauek ulertzen zaila den munduari erreparatuz egindako oharrak dira. Glosa hauek asientu, kontu edo erregistro baten alboan jarritako galdera-ikurrak dituzu. Liburu honetan inprimatu aurretik esistitzen diren hitzekin hasten dira poemak eta aintzakotzat hartzen dute beste edozein testu, eta oharpean, marka bidez, hitzen arteko loturak eta munduen arteko hiatoak azaltzen dituzte. Egilea: Irastortza, Tere.

Sail honetako beste zenbait aukera: