Bost idazle View larger

Bost idazle

Etxeberria Hasier

978-84-95589-41-5

berria

18,00 € BEZ barne

10 ale geratzen dira

  • Tenorea iristen denean, musika oro geratu behar izaten da, eta erabateko isiltasuna entzun.Adi-adi. Batez ere iristen den hori guztia zarata baldin bada, egiazko musika baino gehiago. Dena geratu behar izaten da supituan, berriro ganoraz entzun nahi baldin bada. Horixe izan nahi luke bederen liburu honek: isiltasuna. Zarataren erdian, aurrera segitu baino lehenagoko geldialdia, ez besterik. Bost idazlerekin eginiko elkarrizketak biltzen dira hemen, orkestra zabalago bateko bakarlariak, guztiak ere. Badakigu bostak gabe, XX. mende bukaerako euskal literaturak ez zukeela musika bera izango, XXI. mende hasierakoak ere ez. Euren bosten liburuak gabe ez ginatekeela honaino etorriak izanen. Liburu honetan bost idazle ezberdinen iritziak aurkituko dituzu alfabetoak agintzen duen legean antolaturik: Atxaga, Izagirre, Lertxundi, Saizarbitoria eta Sarrionandia. Horrelaxe. Bost idazle. Bost literaturgile eta irakurle bat aurrez aurre. Hitz eginez isiltasun apur bat ekarri nahian gurera. Ez besterik. Horixe baizik ez, aurrera jarraitu baino lehen, nork bere bidean.

    Egilea: Etxeberria Hasier.

Sail honetako beste zenbait aukera: