Berria Euskara bidegurutzetik View larger

Euskara bidegurutzetik

AMONARRIZ, KIKE

978-84-9027-978-6

berria

25,00 € BEZ barne

  • Euskararen panorama guztiz aldatu da urte gutxitan, munduan zehar hizkuntzen egoera aldatzen ari delako, teknologia berriek inork uste ez zituen errealitateak ekarri dituelako, eta belaunaldi berriek bestelako pentsaera eta izaera dakartelako. Horren aurrean, euskararen biziberritzea bilatzen dugunok pentsatu beharra daukagu nondik jo, nola ekin, orain arteko bideak eman beharrekoa eman duelakoan. Aurrera begira, berriz, ikuspegi kontraesankorra suma dezakegu; faktore batzuei begira, inoiz baino egoera hobean dago euskara (inoiz baino hiztun gehiago, prestatuagoa, alfabetatuak, hizkuntza ere modernitatera egokiturik…), baina beste alderdi batzuei erreparatuz gero galtzeko arriskua ere inoiz baino larriagoa izan liteke (ezagutzaren eta erabileraren arteko aldea gero eta handiagoa, gazte askoren motibazio falta, globalizazioaren eragin hazkorra…). Horra, bada, euskararen bidegurutzea, Kike Amonarrizek bere urtetako eskarmentu eta jakintzaz argitua. Egilea: AMONARRIZ, KIKE.

Sail honetako beste zenbait aukera: