"Aititaren betaurrekoak" antzezlana - Agus Perez - Ganbila bilduma - Karrikiri Euskal Denda View larger

Aititaren betaurrekoak

Agus Perez

978-84-17051-63-1

14,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Agus Perez

    Dsskribapena:

    Zerk eramaten du pertsona bat —kasu honetan bi, Agus Perezen izena aipatzeak beti dakarrelako segidan Lali Marimonen aipamena— asteburuero autoa hartu, kilometro mordoxka egin, batean Bilbotik Gasteizera, hurrengoan Donostiara, segidan Luhusora... joan, antzezlan bat ikusi, etxera itzuli, eta goizaldeko ordu txikietan egunkarirako kritika idaztera? Bi atal topatuko ditu irakurleak liburu honetan: lehenengoan, Agus Perezek kritikari jardunaren erraiak agerian utziko ditu, ohi duen estilo pertsonal eta zorrotzarekin.

    Bigarrenean, bere ibilbidean idatzitako 2.000tik gorako iruzkinetatik 30 aukeratu ditu, eta irakurketa berri bat gehitu die gaurko begietatik. Euskal teatroak ezinbestekoa duen ondarea da Agus Perezek hogeita hamar urtez osatu duena, eta liburu hau horren isla da.

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: