Oneka     DVD + CD View larger

Oneka DVD + CD

ASKOREN ARTEAN

843-6543120974

berria

12,10 € BEZ barne

  • 20 HAUR KANTA BERRI, FRESKO ETA DANTZAGARRI: Ene Kantak proiektuko kideek haurrentzako euskarazko abesti berriak eta freskoak sortzen dituzte. Eta zenbaitetan, herri kantuak moldatu eta gaurkotu egiten dituzte. Haurrek erraz imitatzeko moduko koreografiak ere asmatzen dituzte kanta horiei guztiei loturik, askotan haurren beraien laguntzarekin. Halaber, euskararen alde diharduten taldeak diruz laguntzen dituzte. Lehen CD-DVD-a Sortzen-en alde egin zuten, hainbat gairi buruzko kantuekin. Bigarrena, neguaren inguruko abestiekin, Nafarroako Bertsozale Elkartearen alde. Eta orain, hirugarrena prestatzen ari gara, itsasoaren gaineko letrekin, Euskalerria Irratia laguntzeko: 20 kanta berri, sardinak bezain freskoak! Kantak euskal kultur, kirol zein gizarte munduko pertsona ezagunek abestu ohi dituzte. Eta haiek beraiek parte hartzen dute bideoklipetan. Bideoetako zein CD-DVDen azaletako irudi bizi eta ikusgarriak Kukuxumusu-ko lagunek egiten dituzte. Ekimenak oso harrera ona izan du haurren artean, abestiak oso egokiak baitira haiek abesteko zein dantzatzeko. 23 ABESLARI HANDI Lagun asko dituzte Euskalerria Irratiak eta Ene kantak ekimenak. Horren erakusle, kanten soinu zein bideo grabazioetan parte hartu duten goi mailako musikari, bertsolari eta kirolarien zerrenda: Fermin Muguruza, Ruper Ordorika, Mikel Urdangarin, Imanol Ubeda, Zuriñe eta Fran (Hesian taldeko musikariak), El Drogas, Kutxi Romero, Manolo Garcia, Igor Ijurra, Alaia Martin, Oinatz Bengoetxea, Abel Barriola, Jon Apezetxea, Nagore Arizaga, Ana Isabel Martinez, Silvia Ederra, Oier Sanjurjo, Asier Riesgo, Markel Bergara, Imanol Agirretxe, Gorka Iraizoz, Mikel San Jose . Egilea: ASKOREN ARTEAN.

Sail honetako beste zenbait aukera: