Elkarrekin esnatzeko ordua View larger

Elkarrekin esnatzeko ordua

URIBE, KIRMEN

978-84-92468-92-8

berria

22,00 € BEZ barne

  • Egiazko pertsonaiek eta gertakariek osatzen dute Kirmen Uriberen hirugarren nobelako kontakizuna: Karmele Urresti eta Txomin Letamendiren askatasun egarria eta erresistentzia. Gerra galdua zelarik Euskal Herrian, Karmele erizain ondarrutarrak eta Txomin musikari bilbotarrak Eresoinka taldean ezagutu zuten elkar, Paristik gertu, Belloy jauregian; eta han topo egin zuten aspaldiko lagun batzuek ere, Antonio Gezala margolariak eta Manu Sota idazleak. Alemaniarrek Frantzia okupatu baino lehen Letamendi-Urresti senar-emazteek ihes egin zuten Caracasera, baina Agirre lehendakariaren agindu batek atzera bueltan ekarri zituen Bilbora 1943an, zerbitzu sekretuetan faxismoaren aurka borrokatzera. Espioitza, klandestinitatea, tortura, kartzela, heriotza, exilioa... Familia baten bizipen zailak ezagutuko dituzu.

Sail honetako beste zenbait aukera: