Gabriel Aresti biografikoa komikia - Adur Larrea - Karrikiri Denda View larger

Gabriel Aresti Biografikoa (Komikia)

Adur Larrea

978-84-943216-0-3

20,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Adur Larrea

    Deskribapena:

    Komiki honetan Gabriel Aresti (1933-1975) idazle, artikulugile, euskaldun berri, euskaltzain eta itzultzailearen biografia laburbildu du Adur Larrea marrazkilariak.

    Larrea Arestiri buruzko bibliografia irakurtzen hasi zen, eta sekula bukatuko ez zuela ohartuta, Arestiren familiarengana jotzea erabaki zuen. Beraz, batetik, komikia laburpen moduko bat da, eta bestetik, Aresti pertsonalago bat ageri da, jendearentzat ez hain ezaguna: Zorrotzako kaiko bere lanbidea, nola ezagutu zuen emaztea, alaba jaioberriaren heriotza, nola biltzen zen hainbat poetarekin, nola hasi zen euskara ikasten, nola moldatzen zen Bilboko erdal giroan, Harri eta Herri argitaratzeko zailtasunak, Boluetako tiroketa bat, “españolista” nola deitzen zioten batzuek, edo puta-semea edo komunista beste batzuek...

    Komikiak orduko Bilboko giroa ere islatzen du, neurri batean. Eta giroa erdalduna zenez eta bera euskaldun berria, pasarte zenbait gaztelaniaz datoz. Bukaeran, Arestiren beraren ipuin bat komiki bihurtu du Adur Larreak.

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: