Berria Mami lebrun View larger

Mami lebrun

ERRASTI, KEPA / XAKE PRODUKZIOAK

978-84-17051-45-7

berria

12,00 € BEZ barne

  • Mami Lebrun antzezlana azken urte hauetan euskal antzerkigintza, pauso sendoz, jorratzen ari den ibilbide oparoaren adibide bat da. Kepa Errastik idatzia, Kepa bera partaide den Xake Produkzioak konpainiak 2016ko maiatzean estreinatu zuen. Mami Lebrun antzezlanean amonaren heriotzak sortutako zirrara pertsonala du fikzioak sorgune.

    Antzerkiak antzerkiaren barruan ematen dituen aukerak baliatuz, heriotzaz, doluaz, iraganaz, maite genituen gertukoen memoriaren zaintzaz, aurreko belaunaldiek bizitzea tokatu zitzaien mundualdiari emandako erantzunaz… eta, inplizituki besterik ez bada ere, oraingoari eta etorkizunari guk eman beharrekoaz hitz egiten du. Neurri handi batean, azken urteotako euskal antzerkigintzan errepikatzen den gertuko eta ez hain gertuko memoriaren gaia presente dago testuan.

Sail honetako beste zenbait aukera: