Primeran! A1 Gida - Euskara ikasteko metodoa  (A1 maila) View larger

Primeran! A1 Gida - Euskara ikasteko metodoa (A1 maila)

BATZUK

978-84-92457-82-3

19,15 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Euskara ikasteko metodoa da PRIMERAN! Irakasle batekin euskara ikasten ari den edonorentzat egokia (A1 maila). Ez da autoikaskuntzarako prestatutako materiala, klasean, aurrez aurre aritzeko baizik. HABEren jarraibide didaktikoak kontuan hartuta eginiko lana da. Atazetan oinarrituta, hizkuntza baliatuta benetako zerbait lortzera bultzatu nahi da ikaslea. Hau da, ekintza komunikatiboak dira unitate bakoitzaren azken helburua eta unitateak ekintza zehatzetara bideratuta daude. Ikasleak egoera errealetan komunikatzen ikasiko du. Ikaslea protagonista da, bere ikaskuntzaren eboluzioan parte hartu ahal du. Irakaslearen funtzioa prozesua zuzentzea da, ikasleak motibatu, beren autonomian lagundu, eta haien arteko elkarreragina bultzatzea. Erabilitako testuak eta burutu beharreko jarduerak inguratzen gaituen errealitatean oinarrituta daude. Ikasleek informazioa jasoko dute euskararen eta euskal kulturaren inguruan antolatzen diren jardueren gainean. Euskara batua da erreferentea, baina batutik abiatuz euskalkietara hurbiltzen lagundu dezaketen egoerak ere baliatu dira. Instrukzio argiak ematen dira, mailaren arabera ulergarriak.