Berria Ikasbide  A2.2 - ikaslearen fitxategia View larger

Ikasbide A2.2 - ikaslearen fitxategia

AEK

978-2-84963-196-6

berria

21,84 € BEZ barne

Produktu hau jada ez dago eskuragarri

  • IKASBIDE metodoak ikasleak ahal bezain laster euskaraz komunikatzeko gai izatea du helburu. Metodoaren ariketa gehienak taldean eta AEKko irakasleen laguntzaz burutzeko apailatuak dira.

    Liburuki hau Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren A2.2 mailan oinarritzen da. Honen osagarri, irakaslearen gidaliburua argitaratu dugu eta entzungaiak sarean daude.

    Metodoaren aurkezpena:

    IKASBIDE metodoak ikasleak ahal bezain laster euskaraz komunikatzeko gai izatea du helburu. Horretarako jokamolde egokiak eta Europako Erreferentzia Markoan oinarrituak diren euskarri argi eta praktikoak eskaintzen ditu.

    Liburuki hau lau ikas-unitatez osatua da eta 100 oreneko iraupena du. Ikas-unitate bakoitzak lau jarduera-bilduma ditu, bai eta azken jarduera bat ere, landu gaiak eta helburuak biltzen dituena.

    Jarduera bakoitzak bost oreneko iraupena du. Bost oreneko jarduera-bilduma horiez gain, bada azken bat, iraupen berekoa, ikasle bakoitzak neur dezan zertan den hastapenean finkatu helburuei begira, hots, zer heinetaraino ikasia eta landua barneratua duen. Ontsalaz, ikas-unitate bakoitzak hogeita bost oreneko iraupena du orotara.

    Formakuntza abiatu aitzin, ikasleei maila-proba eginarazten die AEKk. Proba horretan ukanen dituen emaitzen arabera, eta haren komunikazio gaitasunak eta beharrak xeheki finkatu ondoan, gisa honetako ikas-prozesuan sartuko da ikasle bakoitza:

    http://www.ikas.eus/spip.php?article3694

Sail honetako beste zenbait aukera: