Abbadiaren sekretua View larger

Abbadiaren sekretua

Fernando Morillo

978-84-939229-4-8

12,50 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Fernando Morillo

    Deskribapena:

    Izan dira izarzale asko nire aurretik. Etorriko ahal dira gehiago ondoren! Alar dut izena eta izarrak maite ditut. Haien bakea eta argia. Haien xuxurla isila. Hendaiarra naiz. Beharbada horrexegatik dauka halako pisua nire ametsetan Antton Abbadiak. Huraxe dut, izarzale guztien artetik, kuttunen. Hendaian bizi izan zen luzaro, ni bezala, baina, ni ez bezala, dozenaka herritan ibili zen bidaiari, ikertzen, jakin-mina pizten, hizkuntzak ikasten, euskara bultzatzen. Ahal bezainbeste ikusi zuen, ahal bezainbeste ikasteko. Abbadia Eremua liluragarria eta misteriotsua da. Alar eta Kaiet anaiak larriturik daude: badirudi zerbait beldurgarria gertatzen dela han. Bi lagun desagertu dira bertan, eta susmo latz bat dabil airean. Zer munstro mota ezkutatzen da zuhaitz artean edo gaztelu sorgingarrian? Are okerragoa dena. Amona gerlariz jantzi eta eremura joan da, aspaldian hitza eman omen zuelako leku hura defendatuko zuela. Zoratu egin ote da? Bi anaia gazteek eta haien lagunek proba arriskutsu asko igaroko dituzte eremuan, Antton Abbadiaren sekretuaren bila. Beraien familiako historian bertan bilatu beharko dute, izadiz eta historiaz blaituriko leku miresgarri hark gordetzen duen misterioa argitzeko.