Altxor uhartea View larger

Altxor uhartea

STEVENSON, ROBERT LOUIS

978-84-9783-564-0

berria

23,20 € BEZ barne

  • Altxor Uhartea abenturazko eleberrien artean biribilena omen da, eredugarria. Jim Hawkins gazteak uharte baten mapa aurkitzen du pirata baten kutxan: mapa hark Flint kapitain pirata ospetsuaren altxorra non dagoen lurperatuta adierazten du. Eta espedizio oso bat abiatzen da haren bila Hispaniola belaontzian. Onak eta gaiztoak daude, Jim Hawkins protagonista edo kapitaina alde batetik, eta piratak bestetik, Silver Luzea buru dutela, baina Stevensonek jakin du giza ariman arakatzen eta gizakiaren alde agerikoak eta ezkutukoak nabarmentzen nobelan zehar abenturen harian; hala, gertatzen da Silver piratak baduela alde ilun bat, baina, aldi berean, ateratzen zaizkio bere alde argiak, gizatasunezkoak ere. Altxor Uhartea irakurtzea abenturak bizitzea da, eta abentura beti da arriskutsua eta horregatik baita zirraragarria ere. Arriskuan eta egoera larrietan giza arima ateratzen da, ordea, eta hor beldurrak, birtuteak, miseriak eta bestelako giza ezaugarriak erakusten dira. Bai, dudarik gabe, Altxor Uhartea abenturazko nobelen artean biribila eta eredugarria da. Eta Rober Louis Stevenson maisu agertzen da, klasiko bat, hitzaren esanahirik ederrenean. 

Sail honetako beste zenbait aukera: