Argiaren alaba View larger

Argiaren alaba

ARRIETA, YOLANDA

978-84-15756-92-7

berria

2.015. urteko Euskadi Sariaren irabazlea, Haur + Gazte Literatura arloan

More details

15,00 € BEZ barne

  • IPUIN IRAKURRIA HEMEN

    XVIII. mendean, duela 200 urte, emakume gazte bat, baserri giroan bizi dena eta euskaraz, latinez eta gaztelaniaz irakurtzen eta idazten dakiena. Bizenta Antonia Mogel (Azkoitia, Gipuzkoa, 1782 - Abanto, Bizkaia, 1854) Markinako idazle, itzultzaile, bertsopaperen egile eta emakume ausarta nor izan zen gazteei erakusten ahalegindu da Yolanda Arrieta idazlea.

     

    Garai hartan, gutxi ziren euskaraz idazten zutenak, eta horien artean ezagunenetako bat Juan Antonio Mogel da (1745-1804). Peru Abarca idatzi zuen, euskarazko lehen nobela, eta, hala, euskal idazleen historian leku bat irabazi. Baina gutxik ezagutzen dute haren iloba Bizenta Mogelen historia. Bizenta Mogelek 22 urterekin idatzi zuen Ipuin onac liburua, emakumeek irakurtzen eta idazten ez zekiten garai batean.

     

    Idazleak azterketa historiko sakona egin behar izan du Bizentaren bizimodua eta pertsonaia irakurleei hurbiltzeko. Kokapen historikoa ezinbestekoa zen emakume horren lanaren eragina ondo ulertzeko. Liburuan barrena, besteak beste Konbentzio Gerra, Ilustrazio garaia, Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen sorkuntza, Humbold, eta garaiko ohiturak eta moralismoa azalduko zaizkigu. Alde historikotik begiratuta, interesgarria da oso, baina badu beste alderdi bat ere, fikziozkoa, Bizentaren egunerokoa osatzen duena, eta idazleak eta haren ilobak obra osatzearren egindako ikerketaren istorioa kontatzen diguna. Kontakizunaren bi plano horietatik aukeratu behar izanez gero, historikoa aukeratzen dugu, zalantzarik gabe.

     

    Genero aldetik ez da definitzen erraza: narrazioa, biografia, historia, kronika... hainbat estilo uztartzen ditu, eduki mamitsua eta konplexua lantzeko. Arrietak, liburu honi esker, 2015eko Haur eta Gazte Literaturako Euskadi saria jaso zuen.

     

    Dena den, liburu honen balio azpimarragarriena da Bizenta Mogel euskal emakumezko idazlearen izena eta izana berreskuratzea, eta gure historiaren zatitxo bat irakurle gazte nahiz helduen eskuetan jartzea.

     

    Denboran bidaiatzeko aukera paregabea!

     

    Haur eta Gazte Literatura Gida 2015

Sail honetako beste zenbait aukera: