Ezkutuko maitea View larger

Ezkutuko maitea

LERTXUNDI, ANJEL

978-84-8331-927-7

berria

14,35 € BEZ barne

  • Maxeri argazki-kamera bat oparitu zioten bere urtebetetze egunean. Harrezkero, makina bat argazki atera ditu, horietako batzuk bitxi askoak. Behin aitona ikusi zuen Genobeba oiloari kuleroak janzten, eta Maxek klik! eta argazkia atera.

    Abentura horren berri ematen da Nire kuleroak liburuan. Beste behin, andereño ikusi zuen gizon eder bati musuka, eta haiei ere klik! eta argazkia atera. Argazki horren inguruko gorabeherak Musubero, mon amour liburuan agertzen dira.

    Baina Maxe handituz doa eta hasia da kontzertuetara joaten. Orain gehiago interesatzen zaizkio gau giroa eta musikako gauzak, oilo kontuak baino. Hala, joan da Txorimaloak taldearen kontzertura eta han hasi da bere argazki-makinarekin ohi duen moduan klik! eta klik! Eta, beti bezala, Maxek ezusteko ederra hartuko du argazkiak errebelatzean.

    Bere neba, Gorka tontozaperoa agertuko baita haietako batean, eta norekin, eta… Akaina trapitxeroarekin, ume-mokoei petak saldu nahian ibiltzen den morroi gogaikarriarekin. Baina zer egiten du Gorkak, Maxeren nebak, kontzertuan, gurasoek etxean egotera zigortu badute? Anjel Lertxundik maisutasunez ehundu du misterioz eta intigraz betetako istorio hau. 

Sail honetako beste zenbait aukera: