Jostorratza eta haria View larger

Jostorratza eta haria

ARRIETA, YOLANDA

978-84-95589-23-1

13,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • «Zer gara? Berez gurekin datorrena ala bizitzan zehar egiten goazena? Bien nahastea, agian? Bi galdera horien inguruan mugitu nahi izan dut Jostorratza eta haria idazterakoan; alde batetik, jostorratzez eta hariez josten goazen historia-istorio multzoa garelako; baina, era berean, istorio-historia horien haziak jaiotzen garenean gurekin datozelako, bi begi, bi hanka, bi beso eta bihotz bat datozen bezalaxe.

    Istorio-historia honen muina, beraz, hauxe da: ama batek jaiotzear dagoen alabarentzat kontaturiko istorio-historia. Istorioa zergatik? Oinarri erreala eduki arren, fikzioa delakoan. Historia zergatik? Galbahe pertsonalez osatua egon arren, Historiaurretik abiatu arren, batez ere azken mendeari ematen diolako liburuak bira».