Oz-eko azti harrigarria liburua - Lyman Frank Baum - Karrikiri Denda View larger

OZ-eko azti harrigarria

Lyman Frank Baum / Juan Kruz Igerabide (Itzul.)

978-84-15756-83-5

Hautaketa honetan dago: KLASIKO UNIBERTSALAK

More details

16,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Lyman Frank Baum

    Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide

    Hautaketa honetan dago: KLASIKO UNIBERTSALAK

    Deskribapena:

    Lyman Frank Baumen "The Wonderful Wizard of OZ" liburua, W. W. Denslow-en ilustrazioekin, G. M. Hill Companyk argitaratu zuen Chicagon, 1900 urtean.

    Istorio fantastiko honek Dorothy Galek Ozeko lurraldean bizitako abenturak kontatzen ditu. Neskatilarekin batera, hainbat pertsonaiak parte hartzen dute istorioan, besteak beste, Txorimaloa, Lehoi izua, Latorrizko aizkolaria eta Ttotto txakurtxoa.

    Hainbesteko arrakasta izan zuen liburuak bere garaian, ezen Baumek beste 13 nobela idatzi baitzituen lehenengo liburuko lurralde eta protagonistak oinarri hartuta. Liburuak edizio ugari izan ditu harrezkero, Estatu Batuetan zein Europan.

    Haur Literaturaren historian, liburu honen garrantzia oso nabaria izan da, bi arrazoirengatik: hasteko, nahiz eta literatura fantastikoa izan, narrazioaren hasierako eta amaierako testuingurua Estatu Batuetan kokatzen da, Kansasen, hain zuzen. Europan kokatua ez izatea berritzailea izan zen, eta liburu «nazional» modukoa bihurtu zen.

    Eta, bigarrenik, istorioak ez du inongo helburu moralik, inolako leziorik. Nahiz eta elkartasuna eta adiskidetasunaren balioak goraipatu, haurrek ondo pasatzeko eta disfrutatzeko istorio bat da, eta autoreak ez du beste asmorik. Narrazioa oso ondo eraikita dago, eta irakurlea erraz murgiltzen da fantasian eta pertsonaia bakoitzaren gora-beheretan eta desio sakonetan.

    Egun ere, hainbeste urte pasatu ondoren, gai gara klasiko honen trama gustura irakurtzeko. Orain, Juan Kruz Igerabideren bertsioa daukagu, euskaraz. Oso testu duina eta landua, irakurleek atseginez irakurtzeko modukoa. Baina edizioak ez digu argitzen zein hizkuntzatatik dagoen itzulita, jatorrizkotik edo gaztelaniatik, eta faltan botatzen ditugu halako zehaztasunak.

    Bestalde, liburuaren azala Elena Odriozolaren eskutik dator. Badakigu hainbat bertsio egin direla, eta ilustratzaileak ugari izan direla liburu honen historian. Haatik, ohituta gaude edizio klasikoak jatorrizko ilustrazioekin eskuratzen, eta oraingo honetan Denslowen ilustrazioen falta sentitu dugu, hain zuzen.

    Dena den, aukera paregabea dugu klasiko bat irakurtzeko eta antzinako istorio fantastikoan ederto murgiltzeko.

    Iturria: Haur eta Gazte Literatura Gida 2015

    Bideoa: "Ozeko aztik harrigarria" liburuaren laburpena

    Iturria: enekoxabier arregi

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: