Txokolategia liburua - Yolanda Arrieta - Karrikiri Euskal Denda View larger

Txokolategia

Yolanda Arrieta

978-84-17940-30-0

16,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Yolamda Arrieta

    Deskribapena:

    Galdera bat aurkituko duzu "Txokolategia" lanaren muinean: zergatik ez da ageri txokolate-maistrarik Historian?

    Donak eta Lilik hirugarren belaunaldia osatzen zuten eta, adin txikikoak izanik, oraindik ez ziren txokolategiaren jabe-jabeak, baina gurasoek erretiroa hartu orduko bilakatuko ziren saltegi gozoaren ugazabandre (amona bezalaxe). Ez, ordea, txokolate-maisu (aitonaren modura), hemeretzigarren mende bukaeran soilik gizonezkoek eskura zezaketelako izendapen hori, bai Gipuzkoan bai mundu osoan.

    Egun hartan, ordea, goitik behera aldatu zen protokoloa. Lilik hamalau urte zeuzkan eta ahiz­pak bat gehiago, hamabost. Donak oso gogoan dauka dena, nahiz eta berez ehunka urte igaro den. Beno, ehunka urte edota beste guztia…

    Hasierako galderari erantzuten dio nobelak, denboran salto eginez, atzerantz eta aurrerantz. Ez dira debaldeko jauziak, ordea, berregitura­tze-proiektu zehatz bati loturikoak baizik. Zer proiektu da hori? Denonartean argitaletxean argitaraturiko "Ataria" distopia baten utopia.

    Bideoa: Yolanda Arrieta "Txokolategia" liburuaren aurkezpen laburra

    Iturria: Yolanda Arrieta

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: