Laster Txokomates - Txokolate zaporeko mate laborategia View larger

Txokomates - Txokolate zaporeko mate laborategia

Ana Santiago Urkijo + Lurdes Ulazia Aizpurua

978-84-124594-3-2

14,90 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egileak: Ana Santiago Urkijo + Lurdes Ulazia Aizpurua

    Deskribapena:

    Filosofia esperientziala eta manipulazio-dinamika batzuen bitartez ondo pasa dezakegu; matematikez sentitzen, gozatzen eta partekatzen ere bai. Liburu honetan, Ana Santiagok eta Lurdes Ulaziak, jolas eta dinamika batzuen bidez, ikertzeko aukera proposatzen digute eta horrela ondorio matematikoak, geometrikoak eta algebraikoak ateratzeko gai izango gara.

    Manipulazio-jolasak eraikitzeko material xume eta birziklatuak erabiliko ditugu, edozeinen eskura daudela. Gorputza erabiliko dugu zenbaki osoak ulertzeko; aljebra ikasi ahal izateko berriz, kartoizko edo egurrezko piezak eraikiko ditugu edo tapoi bilduma erabiliko dugu.

    Matematikak algoritmoak eta kalkuluak baino zerbait gehiago dira, hizkuntza bat da, mundua ulertzeko modu bat, eta liburu hau bidaia bikaina da, batez ere bigarren hezkuntzaren eskola-curriculumean; baina lehen hezkuntzako eskola-curriculumean ere bai. Liburu hau matematikekin jolastu nahi duen edonorentzat baliagarria izan daiteke; matematikak dastatu nahi dituen eta txokolate-zaporea duela jakin nahi duen edonorentzat ere bai.