Etiketak
Ikusitako produktuak
978-84-09-25511-5
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egileak: Dani Martirena
Ilustratzailea: Ana Ibañez
Deskribapena:
Lau lehengusuak igandero elkartzen dira amonaren etxean. Amonarenean beti dario tximiniari kea; bilobentzat kremazko eta marrubizko hostopila labetzen duen seinale.
Egun horren irrikaz izaten dira beti gaztetxoak. Jakin badakitelako musu baten trukean amonak emanen diela pezeta apurrekin sari bana. Hartara, egun batean, hostopilaren errezeta erakusteaz gainera, amonak etxeko sukaldean urtetan gordeta izan den beste sekretu baten berri ematen die. Hots, noiz eta nola hil zen aitona. 1936ko gerran, alegia.
Azken buruan, sekretuak ezin dira betirako ezkutatu. Sekretuaren jabearen baimena dagoenean, sekretuak lau haizetara kontatu ahal direlako. Oroitzapenetik oroitzapenera, sekretutik sekretura, gazitik gozora, bihotzetik memoriari egin nahi duen album ilustratua da "Amonarenean kea".
"Amonarenean kea" liburuaz Dani Martirena idazlearekin elkarrizketa Euskalerria Irratian