Arbola eskuzabala View larger

Arbola eskuzabala

SILVERSTEIN, SHEL

978-84-7681-906-7

berria

15,00 € BEZ barne

  • Arbola baten eta mutiko baten arteko harremana kontatzen digu narratzaileak. Hasieran harreman hori zintzoa eta zoriontsua da, elkarrekin jolas egiten dute. Haatik, mutikoak, nagusitzen doalarik, arbola bisitatzeari utziko dio, eta haren beharra duenean baino ez da gogoratuko zuhaitzaz. Arbola, ordea, mutikoaren zoriontasuna bermatzen saiatuko da, eta duen guztia emango dio, trukean ezer eskatu gabe: sagarrak, adarrak, enborra, eta, amaieran, atseden hartzeko motzondo zahar bat, aulki gisa. Arbola esku zabala Shel Silversteinek 1964an idatzitako ipuin bat da.

    Orain, 50 urte beranduago, eta Pamiela argitaletxeari esker, euskaraz irakurtzeko aukera paregabea daukagu. Zergatik paregabea? Hausnarketarako gai potoloak proposatzen dizkigulako: maitasuna, adiskidetasuna, mespretxua, natura, giza harremanak, asegabetasuna. Irakurlea hunkitu egingo da behin baino gehiagotan, hain da handia istorio honetan ikusten dugun amodio garbi eta erabat desinteresatua.

    Zuri-beltzean egindako marrazki sinple eta garbiek istorioak darabilen hizkuntza poetikoa indartzen dute. Posible al da hain era errazean egoera bat deskribatzea, eta halako mezu sakona konpartitzea? Bai, goi mailako literatura baldin bada, eta horixe da, hain justu, album hau: kalitatezko literatura, klasiko bihurtu den liburu bat.

    Berdin dio 6 urte ala 90 izan, guztiontzat baita. Ez du inoiz aspertzen eta behin eta berriro irakurtzeko gogoa pizten du. Liburua irakurri ondoren, hainbat galdera darabiltzagu gogoan: zertan datza zoriontasuna? Zein da gure kontzientzia maila naturarekiko? Kontsumo-ondasunak beharrezkoak dira zoriontsu izateko? Arbolak dena ematen dio mutikoari, eta zoriontsu da. Bai eskuzabala sagarrondoa, zeinen irakaspen ona!

    Haur eta Gazte Lieratura Gida 2015

Sail honetako beste zenbait aukera: