Berria Arkara sartzeko ilaran - Antonis Papatheodoulou - Karrikiri Denda View larger

Arkara sartzeko ilaran

Antonis Papatheodoulou / Iris Smartzi (IL.)

978-84-9172-213-7

15,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Antonis Papatheodoulou

    Ilustratzailea: Iris Smartzi

    Itzulpena: Jone Irazu Garikano

    Deskribapena:

    Antzerkiari egindako omenaldi umoretsua da «Arkara sartzeko ilaran». Katramila komiko baten bitartez, zentzu bikoitzek eta gaizki-ulertu batek eragindako sentsazio-uholdearekin jolasten du. Azken gutuna-ren ostean, Antonis Papatheodoulou eta Iris Samartzi, Album Ilustratuaren Nazioarteko Compostela Sariaren IX. edizioaren irabazleak, mami samurreko beste irakurgai dibertigarri batekin itzuli dira, formatu erakargarria eskainiz gainera, orrialde zabalgarriak dituena, eta komikira garamatzan elkarrizketa-egitura.

    Bi saguk bi animalia-bikoterekin egin dute topo. Haiei entzunda, Noeren Arkaren istorioa jakiten dute: uholdearen eta planetaren urperatzearen iragarpena, ontziaren eraikuntza… Ilaran aurrera, errinozero, pelikano, tximeleta, jirafa, krokodilo eta abarren artetik doazela, gero eta nahastuago daude, sinetsi ezinik, lehen euri-tantekin larritu egiten dira… egoeraren benetako testuinguruaz konturatzen diren arte.

    Proposamen plastikoa collage teknikan eta birziklatzean oinarritzen da oraingoan ere: koloretako kartoi eta paperek ematen diete forma istorio honen protagonistei, eta besaulkien zenbakiei edo ikuskizunerako txartelei egindako beste keinu batzuk ere badira. Arkatz-trazu eta kolore-orbanek tonu leuneko eszenatoki natural bat eratzen dute, adierazgarritasuna gehituz pertsonaiei.

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: