Begira begira. Tradizioaren leihotik liburua - Karrikiri Euskal Denda View larger

Begira begira. Tradizioaren leihotik

Juan Kruz Igerabide + Anjel Lertxundi + Miren Agur Meabe + Harkaitz Cano + Mitxel Murua + Kirmen Uribe + Joxan Ormazabal + Jesus Mari Olaizola "Txiliku" + Elena Odriozola (IL.)

978-84-9783-432-2

Hautaketa honetan dago: EUSKAL KLASIKOAK

Egile honen lan gehiago: HARKAITZ CANO

More details

23,70 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egileak: Juan Kruz Igerabide, Anjel Lertxundi, Miren Agur Meabe, Harkaitz Cano, Mitxel Murua, Kirmen Uribe, Joxan Ormazabal, Jesus Mari Olaizola "Txiliku"

    Ilustratzailea: Elena Odriozola

    Hautaketa honetan dago: EUSKAL KLASIKOAK

    Deskribapena:

    Tradizioa transmisioa da. Euskal literaturaren tradizioa, -ipuinak, poemak, hitz-jokoak, hiz-kuntzarekin jolas egitea- altxor kultural eskerga, gureganaino heldu da, guregana transmititu da, eta, horrenbestez, gaurko idazleei dagokie altxor hori aberastea, transmisio katea eten ez dadin.

    Zortzi idazlek idatzi dituzte liburu honetako ipuin, poema eta bestelako hizkuntz jolasak. Tradizioa oinarri hartuta, idazle bakoitzak lan berri bat baino gehiago idatzi du libururako, eta guztira 53 obra labur jasotzen ditu "Begira-begira"-k.

    Ipuin laburrak dira guztiak, eta poesiak eta hitz-jokoak tartekaturik daude ipuinen artean. Egitura hau oso aproposa izango zaie gurasoei gauero lokartu aurretik gure ahozko tradizioaren zati txiki batekin goxo-goxo gozatzeko. Aukera izango dute haurrek zein helduek.

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: