Etiketak
Ikusitako produktuak
Egilearen lan gehiago: HARKAITZ CANO
978-84-9783-300-4
Egilearen lan gehiago: HARKAITZ CANO
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egileak: Juan Kruz Igerabide, Harkaitz Cano, Miren Agur Meabe, Txiliku, Mitxel Murua, Anjel Lertxundi, Joxan Ormazabal, Kirmen Uribe
Ilustratzailea: Eider Eibar
Deskribapena:
Lotarako ipuinak garrantzi handikoak dira umetan, baina baita helduak garenean ere. Ipuin bat irakurri eta lo hartzen dugunean, askotan gurekin eramaten dugu ipuin hori ametsen mundura.
Eta ametsen mundua ere gure bizitzaren parte da, ametsak eta errealitatea txanpon baten bi aldeak bezalakoak baitira, batak bestea bizitzen laguntzen digu. Horregatik, idazle batzuekin bildu (J.K. Igerabide, Harkaitz Cano, Miren Agur Meabe, Txiliku, Mitxel Murua, Anjel Lertxundi, Joxan Ormazabali eta Kirmen Uriberekin) eta ametsetara eramateko ipuinak kontatzeko eskatu genien, bere gustuaren arabera.
Hala, batek kontatu digu Arabiako ipuin zoragarri bat, edo euskal tradiziokoa; beste batek poesia goxo bat egin digu, amets goxoak izateko, eta beste batek kontatu digu beldurrezko ipuin bat, edo abenturazkoa, ametsak bizitzeko era asko baitaude. Eider Eibar marrazkilariak bere ukitu magikoa eman die kontakizunei, orain goxo, orain bizi, hurrena misteriotsu.