Galtzerdi suizida View larger

Galtzerdi suizida

LANDA, MARIASUN

978-84-8331-795-2

berria

18,50 € BEZ barne

  • Galtzerdi bat delako protagonista nagusia darama liburuak hain izenburu bitxia, edonori jakin-mina pizten diona. Izan ere, galtzerdi baten ahotan jarri ditu egileak edonork izan ditzakegun zalantzak eta burutazioak, senti dezakegun bakardadea edo maitasuna, etsipena edo bizi-poza... Fikziozko kontakizuna izan arren, gizakion eguneroko errealitatea islatzen du obra honek. Galtzerdi ausart batek lehenengo pertsonan kontatuko digu bere burua laugarren solairutik bota zuenetik maitasunaren kilimak sentitu zituen unerainoko gorabehera guztiak.

    Abentura eta erreflexioz betetako liburua delako da egokia nahiz gazte eta nahiz helduentzat. Eta ezin da aipatu gabe utzi Antton Olariagak liburu honetan egindako lana. Mariasun Landaren testuari etxe eder bat egin dio arkitekto handi honek. 

Sail honetako beste zenbait aukera: