Garmendia errege View larger

Garmendia errege

Kirmen Uribe

978-84-9783-207-6

13,85 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Kirmen Uribe

    Ilustratzailea: Mikel Valverde

    Deskribapena:

    XIX. mendearen bukaeran, Garmendia esaten zioten ondarrutar bat artzain joan zen Ipar Ameriketara. Pistolari fama hartu zuen, nahiz eta inoiz tiro bakar bat bota ez. Eta abentura asko bizi izan zituen.

    Horietako batzuk kontatu zizkigun aurreneko liburuan ("Garmendia eta Zaldun Beltza") Kirmen Uribek Mikel Valverde marrazkilariaren laguntzaz. Bigarren liburu honetan (Garmendia errege) Garmendiak eta bere lagun min Amalio mexikarrak zirku batean lan egin zutenekoa kontatzen zaigu. Buffalo Bill ezagutuko dugu, Sitting Bull indiar ospetsua (Jeronimo) eta garai hartako beste pertsonaia asko ere bai.

    Kontua da Garmendia indartsu gisa lan egiteko kontratatu dutela zirkuan eta haren ospea lau haizetara zabalduko dela. Garmendia ospearen lainoak itsutuko du, ordea, eta azkenean Amalioren eta beste adiskideen laguntza beharko du bizitzan pena merezi duten gauzez ohartarazteko. 

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: