"Goikoak eta behekoak" haur liburua - Paloma Valdivia - Karrikiri Euskal Denda View larger

Goikoak eta behekoak

Paloma Valdivia / Manu Lopez Gaseni (Itzul.)

978-84-7681-659-2

13,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Paloma Valdivia

    Ilustratzailea: Manu López Gaseni

    Hautaketa honetan dago: HAURRENTZAKO HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALA

    Deskribapena:

    "Munduan bi biztanle mota daude. Goikoak eta behekoak.Goikoak behekoak bezala bizi dira.Eta behekoak goikoak bezala, baina alderantziz... ".


    Album honetako alderdirik azpimarragarriena haren proposamen estetiko eta narratiboaren originaltasun eta soiltasuna da. Mundua alderantziz delako ikuskeratik abiatzen da, errealitateak dimentsio paralelo batean dukeen halako islatik. Eta bizimodu erabat desberdinak eta antagonikoak daramatzatelako ideiatik abiatu beharrean, bizikide eta osagarriak diren mundu partekatuak direlako planteamendua da aurkezten zaiguna.

    Desberdintasun bakarra da gertakizunak buruz gora eta beherako planoetan jazotzea, tolestuz gero bateratsuak izan daitezkeenak.


    Buruz gora edo buruz behera irakurtzeko albuma da, irakurlearen nahierara; bi aldetatik irakurtzeko ezin aproposagoa. Ilustrazioek, berriz, biztanleria bitxia erakusten dute: oinarrizko moldeetan irudikatutako pertsonaiak, eszena simetrikoak, kolore leun eta epelak.

    Bideoa: "Goikoak eta behekoak" liburua, ipuin irakurria euskaraz

    Iturria: Kirikino Atseden Taldea

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: