Etiketak
Ikusitako produktuak
Hautaketa honetan dago: HAURRENTZAKO...
978-84-7681-659-2
Hautaketa honetan dago: HAURRENTZAKO HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALA
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egilea: Paloma Valdivia
Itzulpena: Manu López Gaseni
Hautaketa honetan dago: HAURRENTZAKO HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALA
Deskribapena:
"Munduan bi biztanle mota daude. Goikoak eta behekoak.Goikoak behekoak bezala bizi dira.Eta behekoak goikoak bezala, baina alderantziz... ".
Album honetako alderdirik azpimarragarriena haren proposamen estetiko eta narratiboaren originaltasun eta soiltasuna da. Mundua alderantziz delako ikuskeratik abiatzen da, errealitateak dimentsio paralelo batean dukeen halako islatik. Eta bizimodu erabat desberdinak eta antagonikoak daramatzatelako ideiatik abiatu beharrean, bizikide eta osagarriak diren mundu partekatuak direlako planteamendua da aurkezten zaiguna.
Desberdintasun bakarra da gertakizunak buruz gora eta beherako planoetan jazotzea, tolestuz gero bateratsuak izan daitezkeenak.
Buruz gora edo buruz behera irakurtzeko albuma da, irakurlearen nahierara; bi aldetatik irakurtzeko ezin aproposagoa. Ilustrazioek, berriz, biztanleria bitxia erakusten dute: oinarrizko moldeetan irudikatutako pertsonaiak, eszena simetrikoak, kolore leun eta epelak.
Bideoa: "Goikoak eta behekoak" liburua, ipuin irakurria euskaraz
Iturria: Kirikino Atseden Taldea