Gorila bat - Zenbatzeko liburua View larger

Gorila bat - Zenbatzeko liburua

Anthony Browne

978-84-7681-713-1

16,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Anthony Browne

    Deskribapena:

    Gorila bat, bi orangutan, hiru txinpantze... eta zu. Ospatu primate ederren mundua album bikain honetan zenbatzen dituzun bitartean. Batetik hamarrera zenbatuz, aurre-irakurle eta lehen irakurleentzako album hau zenbakietara eta primate animalietara hurbiltzeko oso baliabide egokia da. Anthony Browne-k zenbaki bakoitzari dagozkion beste animalia irudikatzen ditu.

    Marrazkiak errealistak dira eta xehetasun handiz burututa daude; nabarmentzekoak dira kolorearen erabilera eta tximinoen adierazkortasuna –adeitasuna, gozotasuna, bihurrikeria, herabetasuna…–. Haien aurpegietan, pertsonei dagozkien keinu eta jarrerak antzematen dira.

    Hori  ela eta, liburuak bigarren irakurketa ere badauka: beste animalien antzera, primateek sentimenduak dituzte. Eta, eboluzioaren aldetik, gizakiengandik hurbilen dauden ahaideak izan arren, espezie batzuen biziraupena larriki mehatxatuta dago.

    Egileak zuzenean konprometitzen da mezu horren zabalkundelanean: bere autoerretratuaren ondoren, mundu osoko arraza eta kulturen aniztasuna islatzen duen ‘argazki’ antropologikoa irudikatu du, edozein irakurlek bere burua identifikatu ahal izateko modukoa.

    “Tximinoak pertsonaia gisa aukeratzetik gehien gustatzen zaidana haien unibertsaltasuna da (…) Tximinoen unibertsaltasunak ume guztiak, edozein adin, garai edo arrazatakoak direla, haiekin identifikatu ahal izatea bermatzen du”.