Ibiltzaile onaren eskuliburua View larger

Ibiltzaile onaren eskuliburua

JUVENTENY, RAIMON

978-84-7681-841-1

berria

12,00 € BEZ barne

  • Ibiltzaile onaren eskuliburua lanak hogei urratsetan nabarmentzen ditu, labur eta zehazki, ariketa osasungarriz gozatzeko gakoak: plazerez ibiltzea, presarik eta kezkarik gabe. Estrespean izaki, jendearen inguruarekiko harreman naturala eta denboraren iragaitza pausatua galduz joan den gizartean gauzatzeko ariketak, hain zuzen. Handi den liburu xumea, zinez munta duena ezagutzeko: irriñoz bizitzea, natura begiratzea, ingurua entzutea, senak eta zentzumenak sustatzea, pentsatzea, pausatzea… Hori da Raimon Juventanyren meritua, “zail” dirudiena hain modu lau, erraz eta grafikoan gauzatu izana. Tonu okre eta pastel-marrazkiak nagusitzen dira, atsalde atsegin batean girotuta dirudien istorioan.

    Egileak zinema-begiarekin garatzen ditu ibiltzearen pasarteak, bolumen txikiko irudiekin eta marra lausotoekin, ikuspegi orokorrak eta xehetasunak uztartuz. Pol·Len Edicions, Pamiela Etxea eta Kalandraka Editora elkar-lanean jardun dira Ibiltzaile onaren eskuliburua argitaratu ahal izateko, batera eta ingurumenaren gaineko eragina ahal bezainbat gutxituz. 

Sail honetako beste zenbait aukera: