Karakol Txikiren ipuinak View larger

Karakol Txikiren ipuinak

ZABALA OIARZABAL, KARLOS

978-84-9746-030-9

7,30 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Karakol Txiki deitzen zioten Isat Sina gizon aberatsari. Munduan ez zegoen beste inor hura baino aberatsagorik. Hamahiru aldiz ezkondu zen hamahiru urtean. Eta hamahiru seme-alaba izan zituen. Eta hamahiru emazteak eta hamahiru seme-alabak bidali zituen jauregitik ahalik eta urrutiena, batzuk neskak zirelako, eta besteak mutilak izanik akatsen bat zutelako. Azkeneko emazteak Manas mutiko ezin ederragoa eman zion. Huraxe izango zuen bere ondorengoa. Manas mutiko bizkorra eta alaia izan zen txiki-txikitatik, baina poliki-poliki alaitasun hori galtzen joan zen, gaixotu zen arte. Ama ohartu zen mutikoari gertatzen zitzaionaz: Manasek ez zuen norekin jostatu, bere anai-arrebak berekin egonez gero, berehala sendatuko zen. Orduan hasi zen Karakol Txikiren ibilaldi luzea: munduaren itzulia agin zuen jauregitik bidalitako emazte eta seme-alaben bila. Halako batean, zahartuta eta lur jota iritsi zen aitona ezagutu zuen Manas gazteak: Aita!