Katixa eta Kroko View larger

Katixa eta Kroko

OLAIZOLA, J. M. TXILIKU

978-84-8331-314-5

10,20 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Katixari letrarik gabeko liburu bat erregalatu zioten. Animalien argazkiak zeuzkan barruan. Hantxe zeuden txahalak, astoa, ardia, katuak, krokodiloa... Batzuetan animalia hauek liburutik atera egiten ziren, eta gero bertara itzuli.

    Behin batean krokodiloak ere ihes egin zuen liburutik eta izugarrizko bihurrikeriak egiten hasi zen: zapatila-muturrak zulatu, liburuak nahastu, errotuladorez zirriborroak egin, pixama lapurtu... Zer egin ote zuten Katixa eta bere anaia Jurgik krokodiloa harrapatzeko? Eta zer egin ote zioten harrapatuta gero? Auskalo!